Santa Klarako proiektuaren azalpenak emateko aurkezpen publikoa egingo dute

Julene Sorarrain 2024ko eka. 3a, 10:00

Santa Klara komentua. (Onintza Lete Arrieta)

UR arkitektura estudioa ari da komentua eraberritzeko proiektua idazten. Saioa ostegunean egingo dute, 18:30etik aurrera. Bertan izango dira Udal ordezkariak, teknikariak eta arkitekto taldea.

Datorren ekainaren 6an, ostegunean, 18:30etik aurrera, Santa Klarako proiektuaren egoeraren azalpenak emateko aurkezpen publikoa egingo dute. Bertan izango dira udal ordezkariak, teknikariak eta proiektua idazten ari den arkitekto taldea. Saioa Santa Klaran egingo dute, Astazubi plazaren parean dagoen sarbidean egongo da sarrera.

2021. urtean erosi zuen Zarauzko Udalak Santa Klara eraikina. Kultura ekipamendu bat eraikitzeko helburua dute, udalerriko pertsonen arteko topaketa erraztuko duen gunea, hain zuzen. Hortaz, ikaskuntzarako, sorkuntza artistikorako, eta esperimentaziorako guneak esleitu daitezke, pertsonek kultura praktika, prozesu eta esperientzia gisa bizi ahal izateko. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide