Gaur ospatu zarauztarrek Pagoetako Eguna. Kalejira egin dute txistulariekin 08:00etan, eta ordu erdi geroago, Pagoetara igo dira Guria tabernaren paretik abiatuta. Behin gainean, meza izan da 11:30ean, gurutzearen ondoan, eta erromeria egin dute jarraian.
Urtero bezala, jatekoa eta edatekoa izan da Pagoeta Mendizale Elkartearen eskutik.
(Argazkiak: Pagoeta Mendizale Elkartea)