Ingurumenaren eta Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Zarauzko Udalak eta Eraztun Berde Urdinak. Horietako bat atzo arratsaldean egin zuten, malekoiko jolas parkearen aurrean, Mater ontzi museoaren laguntzarekin.
Itsasoko zaborrei eta mikroplastikoei buruzko sentsibilizazio kanpainaren barruan, Materreko bi ordezkarekin hainbat jarduera egin zituzten; hondakinek itsasoari zenbateko kaltea eragiten dion azaltzeaz gain, mikroplastikoak biltzen eta arazten aritu ziren hondartzan, baita zigarrokinak jasotzen ere.
Bien bitartean, Andoni Bastarrika artista azpeitiarrak hondarrezko olagarro handi bat egin zuen, eta eskulturari Izan hondar ale bat naturaren alde izena jarri zion.
Era berean, argazki lehiaketa bat jarri dute abian antolatzaileek, eta parte hartzeko hodartzan aurkitutako mikroplastikoei argazkia atera behar zaien, ondoren @matermuseoa, @eraztunberdeurdina eta @zarautz-udala etiketatuta instagram kontuan. Parte hartzaileen artean bi laguntzentzako itsasontzian bidaia zozkatuko dute.