Kuadrilla Eguna antolatzeko bilera irekia egingo dute

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 2a, 15:00

2023ko Kuadrilla Eguna. (Maria Maya Manterola)

Gaztelekuan izango da hori bihar, 16:30etik aurrera. 

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, Kuadrilla Eguna antolatzeko beste bilera irekia egingo dute bihar. Gaztelekuan izango da hori, 16:30ean. 

Urtero bezala, urrian ospatuko dute Kuadrilla Eguna, eta udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu deialdira, euren ekarpenak egiteko aukera izan dezaten. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide