Aran Trail 2024 mendi lasterketa Zarautzen hasiko da bihar

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 1a, 17:00

Zingira basoa. (Artxiboa)

30 kilometroko lasterketa da biharkoa, Zarautz eta Mutriku lotzen dituena.

Aran Trail  2024 mendi lasterketa Zarautzen hasiko da bihar goizean, 9:30ean, Lege Zaharren Enparantzan. 30 kilometroko lasterketa da biharkoa, Zarautz eta Mutriku lotzen dituena.

Zarauzko erromatar bidean barrena, Getariako mahastietatik jarraituko du, Zumaiako Flysch-a eta Geoparkea zeharkatuta Mutrikuko arrantza herrian amaitzeko ibilbidea. Aran Running taldeak antolatutako lasterketa da biharkoa, "naturaren zaintza eta iraunkortasuna zabaltzeko helburuarekin". 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide