Murkil elkartearen kanpaina berriarekin, erosketek deskontua izan dezakete

Andrea Zipitria 2024ko eka. 2a, 14:00

Bihar jarriko du martxan kanpaina herriko dendarien elkarteak. Ekainaren 16ra arte, Murkil txartelarekin egindako erosketa bakoitzeko txartel bana jasoko dute bezeroek. Tiket horiek 20, 30 edo 50 euroko deskontua izango dute, hurrengo erosketetako batean gastatzeko.

Kanpaina berria egingo du Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak. Azaldu dutenez, 20, 30 edo 50 euroko deskontua izan dezakete elkarteko fideltasun txartelarekin egindako erosketak. Erosketa bat egiterakoan, txartel bana emango zaio bazeroari, eta horiek adieraziko dute deskontua. Nolanahi ere, hurrengo erosketetako batean gastatu ahal izango da. Kanpainak uztailaren 7ra arte iraungo du. Guztira, 2.500 euro banatuko dira saritan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide