Pagoeta Eguna izango da igandean

Aritz Mutiozabal 2024ko mai. 31a, 16:30

Aurreko urteetako Pagoeta Eguna.

Ohiturari jarraituz, 08:30ean jarri dute hitzordua Gurea taberna ondoan, gurutzera igotzeko.

Zarauztarrek ere egun berean ospatuko dute Pagoetako Eguna. Kalejira egingo dute txistulariekin 08:00etan, eta ordu erdi geroago, Pagoetara igoko dira Guria tabernaren paretik abiatuta. Behin gainean, meza izango da 11:30ean, gurutzearen ondoan, eta erromeria egingo dute jarraian. Urtero bezala, jatekoa eta edatekoa izango da Pagoeta Mendizale Elkartearen eskutik. Hala ere, elkarteko kideek gogorarazi nahi izan dute edalontzia norberak eraman beharko duela etxetik salda edota edariak hartzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide