Udako TAO zerbitzua bihartik izango da martxan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mai. 31a, 15:00

Zarauzko OTA zerbitzuko ordainleku bat. (Aritz Mutiozabal)

Irailera amaiera arte izango da indarrean, astelehenetik igandera eta 09:00etatik 20:00etara. Herrian erroldatuta ez dauden, baina bertan lan egiten dutenek oraindik badute txartel berezia eskatzeko aukera.

Bihartik iraila amaitu arte ordaindu egin beharko da Zarauzko TAO guneetan ibilgailua aparkatzeagatik; izan ere, udako ohiko zerbitzua izango indarrean. Ohiko zerbitzua izango da; ondorioz, herri osoari eragingo dio, eta iraila amaitu arte iraungo du, astelehenetik igandera eta 09:00etatik 20:00etara. Dena den, berrikuntzarik ere izango du, aurki zabalduko dutelako Hegoalde eremuko aparkaleku berria.

Herrian erroldatuta ez daudenek baina herrian lan egiten dutenek oraindik eska dezakete TAO txartel berezia. Hilean 30 euro balio ditu, eta ibilgailuaren zirkulazio baimena, NAN zenbakia eta lan kontratuaren kopia aurkeztu beharko dituzte interesdunek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide