Ingurumena garbi mantetzeko jarduerak egingo dituzte asteburuan

Aritz Mutiozabal 2024ko mai. 31a, 13:30

Hondartzan bildutako hondakinak. (Aritz Mutiozabal)

Zarauzko Udalak eta Eraztun Berde Urdinak programa borobila antolatu dute ekainerako. Aurreko astean ekin zioten, eta bihar eta etzi jarraituko dute.

Ingurumenaren eta Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Zarauzko Udalak eta Eraztun Berde Urdinak asteburu honetarako ere. Bihar arratsaldean,  esaterako, itsasoko zaborrei eta mikroplastikoei buruzko sentsibilizazio kanpaina egingo dute, Mater ontzi museoarekin batera. 17:00etatik 19:00a bitartean izango da, malekoiko jolas parkean.

Hurrengo egunean, igandean, Igerain ibaiaren ertzak garbitzeko irteera antolatu dute. Oraingoan Santa Klara atzealdean egingo dute, Amalur parkean, 10:00etatik 12:00etara. Ekimen honetan parte hartzeko, izena eman behar da aurrez, zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatzita edo 943-00 51 59 telefono zenbakira deituta.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide