'Kristalaren atzean' erakusketari buruzko hitzaldia eskainiko du Iñaki Marcaidak

Julene Sorarrain 2024ko mai. 30a, 16:00

Iñaki Marcaidaren 'Kristalaren artzean' erakusketako argazki bat. (Utzitakoa)

Aste honetako erakusketarekin lotuta, hitzaldia eskainiko du Marcaidak Gela programaren barruan. Bihar izango da, 18:00etan, Photomuseumeko aretoan.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Iñaki Marcaida, Photomuseumean ikusgai dagoen Kristalaren atzean aldi-baterako erakusketaren egileak, hitzaldi bat eskainiko du ostiralean. Jardueran 18:00etan egingo dute eta sarrera doakoa da lekua bete arte.

Iñaki Marcaida Industri Ingeniari Doktorea da, eta, argazkigintzarekiko interesa 1965ean agertu zuen lehen aldiz. Argazki Artearen Nazioarteko Federazioaren Artista tituludunak berrehun sari baino gehiago jaso ditu urteetan zehar. 

Hainbat taldekako eta bakarkako erakusketa egin ditu Europan zehar, Polonian, Errusian eta Belgikan, besteak beste. Aipatzekoa da ere, 2017an Photomuseumen eginiko Analogikotik digitalera atzera begirako erakusketa.

Bere lana zenbait liburutan agertzen da: Iñaki Marcaida 1970-1980; 100 Vascos Internacionales - La Gran Enciclopedia Vasca; Muestra de fotógrafos vascos; Euskal Argazkilariak: 150 urte geroago; Primeras fotos e ilustraciones de Bermeo (1520-1910); eta Iñaki Marcaide-Del analógico al digital; Tras el Cristal.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide