Hileko azken osteguna izanik, Zarauzko Udalbatzak gaur egingo du maiatzeko ohiko osoko bilkura. Ohi bezala, 19:00etan hasiko da eta zuzenean ikusteko aukera izango da Guka telebistaren webgunean.
Udalak aurreratu duenez, lehenengo egitekoa izango da EH Bilduko zinegotzi berriak kargua hartzea joan den apirileko azken udal batzarrean karguari utzi zuena ordezkatzeko. Eztabaidagai izango dituzten gaien artean, berriz, aurtengo prezio publikoen egin asmo dituzten aldaketak eta udal eraikinetako argiteria zerbitzuaren lizitaziorako klausulen onespena izango dira arreta puntu nagusiak.