Guka gara!

Gonbidatuta zaudete gaurko Gukakide Festara

Erredakzioa 2024ko mai. 31a, 12:00

Guka aurkezpena Basazabal jauregian, antolatzaile eta gonbidatu guztiak (Guka)

Lege Zaharren Enparantzan izango da aurkezpen ekitaldia, 19:00etan, Julen Portillo umoregileak gidatuta. Zarauztar guztiak izango dira ongietorriak Gukaren aurkezpen ekitaldira.

Iritsi da egun handia. Gaur arratsaldean izango da Gukakide festak Zarautzen, eta UKTk zarauztar guztiekin eta bertaratu nahi duen ororekin ospatu nahi du. Lege Zaharren Enparantzan izango da aurkezpen ekitaldia, 19:00etan hasita, Julen Portillo umoregileak gidatuta. Hainbat bakarrizketa egingo ditu, eta horietaz gain, Jalgi dantza taldeko kideek eta Motxian-Etxebeltz Bertsoguneko bertsolariek hartuko dute parte. Ekitaldiaren amaieran, jan-edanerako tartea ere izango da, Merkatua Biziriken eskutik. 

Hona hemen, gaurko Zarauzko Gukakide festaren egitaraua:

  • 19:00. Gukaren aurkezpen ekitaldia, Lege Zaharren Enparantzan Julen Portillok gidatuta. Horretaz gain, Jalgi dantza taldearen emanaldia, bakarrizketak eta Motxian-Etxebeltz Bertsoguneko kideen bertso saioa. 
  • 19:30. Jan-edanerako txokoa eta GUKA denda.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide