'Caída libre' eta 'Amigos imaginarios' filmak izango dira ikusgai Modelon

Julene Sorarrain 2024ko mai. 31a, 09:00

Zortzi emanaldi eskainiko dituzte gaurtik hasi eta astelehenera arte.

Bi film emango dituzte Modelo aretoan asteburu honetanan: Caída libre eta Amigos imaginarios, hain zuzen ere. Lehenengoa, Lara Jou zuzendariaren eta Juan Antonio Bayona ekoizlearen filma da. Jouk Marisol gimnasia erritmiko entrenatzailearen istorioa kontatu du. Munduko Txapelketa gerturatzen ari da eta bere itxaropen guztiak Angélicaren urrezko dominan jartzen ditu, taldearen etorkizun handieneko iritsi berrian.

Amigos imaginarios filma, aldiz, haurrei zuzenduta dago. Hezur haragizko pertsonaiak animaziozkoekin uztartzen ditu istorio honek. Neskato bat esperientzia zail batetik pasatzen ari da, eta orduan mundu osoko alegiazko lagunak ikusten hasten da, bizitza errealeko lagunak hazten joan diren heinean atzean geratu direnak. Sarrerak aretoko leihatilan edo Kutxabanken webgunean erosi ahal dira. 

Maiatzak 31, ostirala
20:00. Caída libre

Ekainak 1, larunbata
16:45. Amigos imaginarios
19:15. Caída libre
22:15. Caída libre

Ekainak 2, igandea
16:45. Amigos imaginarios
19:15. Caída libre

Ekainak 3, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Caída libre
19:30. Caída libre

Ekainak 4, asteartea
19:30. Saio originala: Segundo premio

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide