Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta, Ras eta Abyecta musika taldeek emanaldiak eskainiko dituzte bihar, 20:30ean hasita, Hiruputzu gaztetxean. Lehenengo taldea Tolosatik (Gipuzkoa) etorriko da eta grindcore generoan dago oinarrituta haren proposamena. Abyecta, berriz, Txileko musika taldea da eta metalpunk doinuak eskainiko ditu.