Mendi Film jaialdiko lau lan ikusteko aukera egongo da bihar

Onintza Lete Arrieta 2024ko maiatzaren 29a

Mendi Film jaialdiko webgunean ageri den irudi ikusgarrietako bat. (Nit de Bruixes)

Zarautz Mendi Tour egitasmoaren bidez, Bilboko jaialdiko filmak Modelo aretoan erakutsiko dituzte. Sarrerak bost euroan erosi ahalko dira.

Hemen da Zarautz Mendi Tour 2024. Urtero bezala, Mendi Film jaialdiko lanak ekarri dituzte herrira, mendizaleen eta zinemazaleen gozamenerako. Bihar izango da film hauek ikusteko azken eguna eta guztira lau lan erakutsiko dituzte. 20:00etan hasiko da emanaldia, Modelo aretoan. Guztiak iazko Mendi Film jaialdiko lanak dira, eta denak jatorrizko bertsioan emango dituzte, euskarazko azpidatziekin.

Bihar film hauek ikusteko aukera egongo da:

  • Pass It On: Tami Knight. Sail ofizialeko filma, lau minutuko iraupena duena.
  • Zerbait aldatu da. Sail ofizialekoa filma, hamar minutuko iraupena du.
  • La Ligne de l'Ange. Argazkilaritza onenaren saria. 42 minutuko iraupena du.
  • 212 Mountains. Sail ofizialeko filma, 40 minutuko iraupena du.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide