Ahoztar Zelaietak bere azken liburua aurkeztuko du ostegunean

Julene Sorarrain 2024ko mai. 28a, 13:30

Ahoztar Zelaieta. (Artxiboko irudi bat)

La Ertzaintza que viene. Tecnología de hipervigilancia y capitalismo de consultoría lanaren inguruko hitzaldia eskainiko du Musika plazan, 19:00tan. Arraio Irratiak zuzenean emitituko du aurkezpena 99.3 FMtik. 

Arraio Irratiaren 18. urteurreneko jarduerekin jarraituz, ostegunean Ahoztar Zelaieta kazetari eta kriminologoak bere azken lana aurkeztuko du Musika plazan, 19:00tan. La Ertzaintza que viene. Tecnología de hipervigilancia y capitalismo de consultoría liburua euskal poliziaren garapen teknologikoa eta bere opakutasuna argitu nahi dituen lana da.

Azken hamarkadan, Ertzaintzak teknologia aurreratuen bitartez zaintza handiagoa lortu duela azaldu du Zelaietak, eta teknika horiek giza eskubideetan eta askatasun zibiletan nolako eragina izan duten aztertu du. Iazko Durangoko azokan, Txalaparta argitaletxearen postuko liburu salduena izan zen. Arraio Irratiak zuzenean emitituko du aurkezpena 99.3 FMtik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide