Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko bigarren itzulia hasi dute asteburuan. Lau saio egin dituzte: larunbatean, Antzuolan eta Pasaian eta atzo, igandea, Alegian eta Usurbilen. Aretoak jendez beteta jokatu dituzte lau saioak. Oier Aizpuruak eta Uxue Alkortak atzo abestu zuten Usurbilgo saioan abestu zuten.
Maider Arregik irabazi zuen saio hori, 345 punturekin, eta zarauztarrak hurrenez hurren sailkatu ziren, Alkorta laugarren eta Aizpurua bosgarren, lehen postuetatik urruti. Alkorta, gainera, hirugarren sailkatu June Aiestaranekin berdinduta geratu zen. Honela gelditu zen sailkapena:
1- Maider Arregi: 345 puntu.
2- Aitor Tatiegi: 335,5 puntu.
3- June Aiestaran: 317 puntu.
4- Uxue Alkorta: 317 puntu.
5- Oier Aizpurua: 310 puntu.
6- Odei Lopez: 298,5 puntu.
Datorren larunbatean egingo dituzten Gipuzkoa Bertsotaneko saioetan ere parte hartuko dute Zarauzko hainbat bertsolarik. Ataunen izango dira Aner Peritz eta Julen Zulaika, eta Elgetan, berriz, Beñat Jauregi..