Gela programaren barruan, Iñaki Markaidaren Kristalaren atzean erakusketa irekiko dute bihar Photomuseumen. 10:00etan izango da irekiera, eta ekainaren 30era bitartean ikusgai egongo da. Gainera, ostiralean, egileak berak erakusketaren inguruko hitzaldi-solasaldia eskainiko du.
Markaidak 50 urte baino gehiago daramatza argazkilari lanetan, eta 11 irudi atera ditu. Azken erakusketa Dior etxearen erakusleiho aurrean sortu zuen argazkilariak, bertako kristalak sortutako isladek inspiratuta. Bere ustez, erakusleihoko islen argazkigintza kristalaren atzean objektuak dokumentatzea baino "askoz gehiago" da. Bere hitzetan, "esentzia harrapatzea da gakoa", perspektibarekin, argiarekin eta konposizioarekin jolastuta.