Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa txirrindulari taldeak egundoko erakustaldia egin zuen atzo Eibarko Hiria Sari Nagusian. Yurani Blanco balearra eta Usoa Ostolaza zarauztarra ia batera helmugaratu ziren; bi segundo eskaseko aldearekin, bigarren izan zen Ostolaza.
Blancok Arrateko azken igoerari buruan egin zion aurre, bost txirrindulariko ihesaldian, eta bere erritmoan igo zituen azken bi kilometroak denak emanda. Orduan, balearrak Christie harrapatu eta helmuga zeharkatu zuen besoak altxatuta. Ostolaza taldekidea bigarren sailkatu zen igoera ederra egin ondoren.
Ion Lazkano Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduraduna oso pozik agertu zen garaipenarekin. Blancori dagokionez, 50 segundoko tartearekin hasi zuela igoera azaldu zuen, eta "hanka oso onak izan ditu garaipena lortzeko". Ostolazari buruz, berriz, zera nabarmendu zuen: "Igoera izugarria egin du atzetik".