Jone Azkoagak eta Karmele Martinez de Cabredok irabazi dute Zarauzko Emakumeen II. Pala Txapelketa

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 27a, 12:30

Bi setak irabazita lortu zuen bikote irabazleak garaipena. Bigarren geratu ziren, beraz, Jone Iruretagoiena eta Mireia Aizpurua. 

Ostiralean jokatu zuten Zarauzko Emakumeen II. Pala Txapelketako finala, eta bertan erabaki zituzten lehiaketako lehen lau postuak zeinentzat izango ziren. Hain zuzen, Jone Azkoagak  eta Karmele Martinez de Cabredok Jone Iruretagoiena eta Mireia Aizpurua garaitu zituzten, bi setak irabazi ostean. 

Hirugarren postua, aldiz, Lorea Laburu eta Miren Lertxundirentzat izan zen, eta laugarren gelditu ziren Saioa Iraola eta Maialen Manterola. Set bana irabazi zuen bikote bakoitzak, eta hirugarrengoan erabaki zituzten hirugarren eta laugarren postuak. Guztira, hamasei bikote aritu dira aurtengo edizioan, eta parte hartzaileek azaldutakoaren arabera, "giro ederrean" jokatu dute txapelketa. Orain dela bi urte bederatzi bikotek jokatu zuten txapelketa bera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide