Arkamurkak prest du bere hurrengo hitzaldia. Hain zuzen ere, ostiralean izango da, eta bertan orka iberikoen biologiari buruzko jarraibideak emango dituzte. 19:00etan izango da hitzaldia, Pagoetak Santa Marina kalean duen lokalean, eta Alfredo Lopez adituak emango ditu azalpenak, gaztelaniaz.
Elkartearen arabera, "2020. urtetik aurrera ezohiko jokaerak" ari dira edukitzen animalia horiek, eta horren arrazoiei buruz mintzatuko dira ostiralean. "Itsasontziei eginiko erasoek kezka sozial handia eragiten dute, eta arazo hori ezagutzeko argibideak emango ditugu. Bide batez, orkekin interakziorik izanez gero nola jokatu azalduko dugu", gehitu dute.