Txapelketako edukiei begiratua emango die Jon Sarasuak asteartean

Aritz Mutiozabal 2024ko maiatzaren 24a

Santa Klaran izango da hitzaldia, doako sarrerarekin, 19:00etatik aurrera, eta Xabier Euzkitzek aurkeztuko du.

Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik hitzaldia eskainiko du Jon Sarasuak datorren asteartean, maiatzaren 28an, Zarauzko Udalak antolatuta. Santa Klaran izango da saioa, 19:00etan hasita, eta Xabier Euzkitzek aurkeztuko du; sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Plazetatik kanpo bada ere, bertsolaritzarekin lotuta segitzen du Sarasuak, eta haren begirada zoliak eta arrazoiketa sakonak beti sortzen dituzte gogoetarako printzak. Hain justu ere, hitzaldi hau bera Donostiako Bilintxen Menda bertso hamabostaldian eman zuen, apirilaren hondarrean, eta txapelketak nahiz bertsolariak izan zituen ardatz, hautsen bat edo beste harrotuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide