Mutrikuko traineru banderan hartuko du parte Zarautzek

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 24a, 14:15

Zarautz Arrau Elkarteko arraunalariak (GUKA)

Bihar jokatuko dute Mutrikuko XXIII. Bandera, 11:00etatik aurrera, eta Zarautz Arraun Elkarteko gizonezkoak erlojupe estropadan ariko dira

Harrobiko arraunlarien denboraldia amaituta, hastear da traineruen lehia. Ekainaren hasieran jokatuko dituzte Gipuzkoako eta Euskadiko traineru txapelketak, eta ondoren ekingo diete ligei. Aurretik, berotze antzeta eta bandera astintzeko gogoz, Mutrikuko banderan arituko dira Euskal Herriko arraun elkarteak. Eskualdeko lau klubak ere bertan izango dira.

Bihar jokatuko dute Mutrikuko XXIII. Bandera. Goizeko 11:00etan ekingo diote lanari bertan arituko diren hamasei klubak. Lehenbizi, erlojuaren aurka arituko dira hamar ontzi; binaka aterako dira eta minutu bateko tartea izango da biko batetik bestera. Ondoren, beste bi txanda jokatuko dituzte, hiruna trainerurekin.

Erlojuaren aurka, binaka
  • Hibaika - Elantxobe
  • Zarautz - Lapurdi
  • Arkote - Zumaia
  • Santurtzi - San Juan
  • Ondarroa - San Pedro
Hirunaka
  • Isuntza - Getaria - Orio
  • Zierbena - Hondarribia - Donostia 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide