Diru laguntzak emango dizkiete Zarauztik Leioara autobusean joaten diren ikasleei

Julene Sorarrain 2024ko mai. 26a, 12:00

Artxiboko argazkia. (Zarautz Guka)

Erabaki honek hilero 400 eta 450 euro bitartean aurreztea ekarriko die ikasleei.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak dirulaguntza emango dio unibertsitateko ikasleak Zarautzetik Leioako campusera egunero eramaten dituen unibertsitate-elkarteari. 

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak iragarri du bere departamentuak Donostia-Leioa Unibertsitate Garraio Elkartea diruz lagunduko duela. Elkarte horrek egunero eramaten ditu unibertsitateko ikasleak Donostiatik eta Zarauztik Bizkaiko Leioako campusera.

Aurreko asteartean Gobernu Kontseiluak dirulaguntza onartu zuen eta ikasleei zerbitzu horrek Mugiri atxikita balego izango lukeen kostuaren antzeko batean bidaiatzeko aukera emango die. Erabaki honek hilero 400 eta 450 euro bitartean aurreztea ekarriko die ikasleei.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide