Errodadura geruza berrituko dute asteburu honetan AP-8 autobidean, Arroako lotunearen parean, Donostiarako noranzkoan. Berrituko duten zatiak 2,8 kilometroko luzera izango du. Hori dela eta, autobidearen Zestoa-Zumaiako sarrera itxi beharko dute Donostiarako noranzkoan larunbateko 18:00etatik igandeko 8:00ak arte. Irteera-adarra eta Bilborako sarrera irekita egongo direla argitu du aldundiak.
Bitarte horretan Donostiarantz joan nahi dutenek Bilborako noranzkoan sartu beharko dute Itziarko lotuneraino eta zerbitzugunearen parean buelta eman autobidetik irten gabe.
Asfalto berria zabaltzeko lanak egiteko bost kilometroko luzerako bypass edo pasabide bat jarriko dute igandeko 8:00ak arte, aldundiak informatu duenez. Igande goizeko ordu horretan pasabidea 2,7 kilometroko luzerakoa izango da eta 18:00etan lanak amaitu arte iraungo du