Adineko pertsonei zuzendutako dantzaldiak antolatu ditu udalak

Mireia Galarza Bastida 2024ko maiatzaren 25a

Udaberri parean iaz egin zuten Adinekoen Asteko dantzaldia. (Udaberri Jubilatuen Elkartea)

Udaberri garaian adineko jendeak "musika eta dantzaren bitartez aktibo mantentzea" dute helburutzat. Udaberri pareko plazatxoan izango dira, datorren igandean eta ekainaren 16an. 

Zarauzko Udalak, Udaberri jubilatu elkartearekin elkarlanean, adineko pertsonei zuzendutako dantzaldiak antolatu ditu. Igande honetan, hilak 26, eta ekainaren 16an izango dira saioak, eta udaberri garaian adineko jendeak "musika eta dantzaren bitartez aktibo mantentzea" dute helburutzat. Udaberri pareko plazatxoan izango dira, 18:00etatik 20.00etara. 

“Hainbat herritar gerturatu zaizkigu honelako ekimenak martxan jartzeko eskatuz”, adierazi du Jesus Arana Gizarte Politiketako zinegotziak. “Datozen asteetarako bi dantzaldi hauek antolatu ditugu, proba pilotu moduan, eta, harrera ona izaten badute, mota honetako ekitaldiei jarraipena emateko aukera aztertuko dugu”, gehitu du.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide