Atzo eman zioten hasiera alderdi politikoek ekainaren 9an egingo dituzten Europako parlamenturako hauteskundeetarako. EH Bilduk Bilbon hasi zuen kanpaina, Orain errepublikak lelopean, eta bertan izan zen Pernando Barrena hautagaia.
Horren harira, hainbat ekitaldi egingo dituzte herriz herri, tartean Zarautzen. Igandean izango da hori, malekoian, 12:00etan hasita. Ordu horretan irekiko dute gunea, eta 12:30ean hasiko da ekitaldia. Bertan Maddalen Iriarte eta Arkaitz Rodriguez izango dira hizlariak.