Abian dira Mitxelena kaleko bidegorria berritzeko urbanizazio lanak

Aritz Mutiozabal 2024ko mai. 23a, 13:00

Hasi dira ur hornidura sarea berritzeko urbanizazio lanak Mitxelenako bidegorrian (Zarauzko Udala)

Aurreikuspenen arabera, zortzi aste inguru iraungo dute obrek; ur hornidura sarea berritzeko urbanizazio lanak egingo dituzte.

Zarauzko Udalak jakitera eman duenez, hasi dira jada Mitxelena kaleko bidegorria berritzeko urbanizazio lanekin. Gipuzkoako Urak konsortzioak Art Eraikuntzak enpresari esleitu zizkion joan den otsailean San Inazio eta Barandiaran kaleetan eta Mitxelenako bidegorrian ur-azpiegiturak berritzeko urbanizazioaren bigarren faseko lanak, 143.480,39 euroko (BEZ kanpo) aurrekontuarekin.

Iñurritzako geltokia eraikitzeko prozesu betean, trenbide gainetik igarotzeko pasabide bat ezarri zuten, eta horrek oztopatu egin zituen ur hornidura sarea berritzeko urbanizazio lanak Mitxelenan. Obrekin dagoeneko hasi dira, eta zortzi aste inguru irautea aurreikusten dute.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide