Photomuseumek sustatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, Emakumeak eta Zinema ekimenaren hirrugarren saioa egingo dute ostiral honetan Photomuseumeko aretoan. 18:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
Zinemak maiz emakumea gaiztoa, objektu sexuala edo heroina bezala erakutsi izan du, baina pratriarkatu klasikoak zuzendutako estereotipoetatik kanpo, zinemaren historian zehar estereotipo hauekin ere hautsi izan da. Ekimen honen helburua da film eta rol horiei ikusgarritasuna ematea.
Estereotipoetatik kanpo dauden filmekin jarraituz, Cléo de 5 a 7 filma emango dute gaur. Filma 1962an estreinatu zen, Agnes Vardák zuzenduta eta Corinne Marchand protagonista duena. Europako zinema feministaren aitzindariaren bigarren lana da hau. Nouvelle Vague mugimenduko film klasiko honek bizitzaz gainezka dagoen Paris hiria erakusten du Cleopatraren, emakume abeslari baten ikuspegitik.