Udalak Zarauzko Argazkizale Elkartearekin urtero antolatu ohi duen erakusketa bihar zabalduko dute Torre Luzeako erakuskea aretoan. Bertan elkarteko kideek ateratako irudiak bildu dituzte eta uztailaren 7ra arte egongo dira ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Gogoratu, Photomuseumen Basques in Australia erakusketa ere badagoela ikusgai egunotan. Horrez gain, Milagros Zubizarretaren artelanen erakusketa ere egongo da Emakumeen Etxean ekainaren 16ra arte.