2024/05/25 11:00-22:00

Literatura

Literaturia 2024

Literaturia 2024
Herri osoan zehar, Zarautz

11:00. Literattipia: Toloren tolokeriak. Inazio Tolosak eskainiko du saioa, 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
11:30-14:00. Liburu azoka, Lege Zaharren Enparantzan jarriko duten karpan.
12:00-14:00. Liburu aurkezpena, Ahotsenean (karpa barruan).
11:30ean, Mikroipuinak, Idoia Torrealdai; 12:00etan, Airemortuak, Gorka Salces; 12:30ean, Zortzigarren hiria, Asel Luzarraga; 13:00etan, Etxe bat norberarena, Yolanda Arrieta; eta Biharraren hegietan, Maddi Sarasua.
12:00. Omenaldia Booktegiri.
12:30. Bunbuiloen atzean ere, itzultzailearen (b)egia hitzaldia, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Bego Montorio, Julen Gabiria eta Miel A. Elustondo.
17:00-20:00. Liburu azoka, Lege Zaharren Enparantzan jarriko duten karpan.
17:00-20:00. Liburu aurkezpena, Ahotsenean (karpa barruan). 17:00etan, Txoria hodei artean, Urtzi Urkizu; 17:30ean, Putzua, Goiatz Labandibar; 18:00etan, Arrabioen gerra, Karel Capek (Itzultzailea: Koro Navarro); 18:30ean, Nor, Irati Goikoetxea (Irrimarra); 19:00etan, Presbiziak lagundu omen digu, Edu Zelaieta; eta 19:30ean, Monogamoak, Iñigo Astiz.
17:30. Inuksuit ikuskizuna, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Patxi Zubizarreta, Maddi Oihenart, Antton Valverde, Mintxo Cemillan eta Malen Fernandez de Larrinoa. Sarrera: 5 euro.
22:00. Galbahea: Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko ikuskizuna, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Gotzon Barandiaran, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra, Uxue Garcia, Mariana Blanco, Amaia Garcia eta Lander Bilbao. Sarrera: 7 euro.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide