Hemen da Zarautz Mendi Tour 2024. Urtero bezala, Mendi Film jaialdiko lanak ekarriko dituzte herrira, mendizaleen eta zinemazaleen gozamenerako. Guztira zortzi film erakutsiko dituzte bi egunetan banatuta: gaur lau film, eta maiatzaren 30ean, beste lau. Bi egunetan, 20:00etan hasiko dira emanaldiak.
Guztiak iazko Mendi Film jaialdiko lanak dira, eta denak jatorrizko bertsioan emango dituzte, euskarazko azpidatziekin.
Gaur film hauek ikusteko aukera egongo da:
- Pass It On: Michelle LeBlanc. Sail ofizialeko filma, lau minutuko iraupena duena.
- Café americano. Sail ofizialekoa filma, hamalau minutuko iraupena du.
- Rope. Soinu banda onenaren saria. Hogeita bederatzi minutuko iraupena du.
- Captains on El Cap. Sail ofizialeko filma, 54 minutuko iraupena du.