Milagros Zubizarretaren erakusketa inauguratuko dute gaur Emakumeen Etxean

Julene Sorarrain 2024ko maiatzaren 22a

Milagros Zubizarretaren margolantxoak. (Roimi)

Bihar, osteguna, kafe tertulia egingo dute Aitziber Estonbaren eskutik 18:00etan.

Aste honetarako Parekidetasun departamentuak bi jarduera antolatu ditu herritarrentzat. Gaur, Milagros Zubizarreta artistaren erakusketa inauguratuko dute Emakumeen Etxean, 18:30ean. Roimi arropa dendako arduradunetako bat da, eta bere margolanak erakusleihoan paratu izan ohi ditu. Orain, bilduma bat osatu du eta ikusgai egongo da ekainaren 16ra arte.

Bihar, osteguna, Aitziber Estonba sexologoaren eskutik kafe tertulia bat egingo dute baita Emakumeen Etxean ere, 18:00etan. Tertuliaren bidez, bikotea familia izatera igarotzean egoera berrira egokitzearen inguruko hausnarketa bat egin nahi dute. Hala nola, honako gaiak landuko dituzte: familia zabal izanik, aiton-amonak familian presente egoteak nola eragiten duen, aitatasuna eta amatasunaren funtzioak eta ea harreman erotikoak izateko tarteak hartzen diren bikoteetan. 

Izena emateko www.labur.eus/tertulia formularioa bete daiteke, baita 943-00 51 17 telefonora deitu edo berdintasuna@zarautz.eus helbidera email bat idatzi ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide