Literaturia 2024: egitaraua

Aritz Mutiozabal 2024ko maiatzaren 22a

Iazko Literaturiaren hasiera ekitaldia (Literaturia)

(B)egia lelotzat hartuta, asteburu honetan egingo dute Literaturia jaialdia. Azoka, liburu aurkezpenak eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte aurten ere.

Etzi, ostirala

  • 20:00. Manifestua. Mari Luz Esteban idazlea arduratuko da idazteaz eta irakurtzeaz.

  • 20:15. (B)egira! antzezlana, Kamikaz kolektiboarekin: Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias. Sarrera: 7 euro.

Maiatzak 25, larunbata

  • 11:00. Literattipia: Toloren tolokeriak. Inazio Tolosak eskainiko du saioa, 4 eta 7 
    urte bitarteko haurrei zuzenduta.

  • 11:30-14:00. Liburu azoka, Lege Zaharren Enparantzan jarriko duten karpan.

  • 12:00-14:00. Liburu aurkezpena, Ahotsenean (karpa barruan). 11:30ean, Mikroipuinak, Idoia Torrealdai; 12:00etan, Airemortuak, Gorka Salces; 12:30ean, Zortzigarren hiria, Asel Luzarraga; 13:00etan, Etxe bat norberarena, Yolanda Arrieta; eta Biharraren hegietan, Maddi Sarasua.
  • 12:00. Omenaldia Booktegiri.
  • 12:30. Bunbuiloen atzean ere, itzultzailearen (b)egia hitzaldia, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Bego Montorio, Julen Gabiria eta Miel A. Elustondo.

  • 17:00-20:00. Liburu azoka, Lege Zaharren Enparantzan jarriko duten karpan.

  • 17:00-20:00. Liburu aurkezpena, Ahotsenean (karpa barruan). 17:00etan, Txoria hodei artean, Urtzi Urkizu; 17:30ean, Putzua, Goiatz Labandibar; 18:00etan, Arrabioen gerra, Karel Capek (Itzultzailea: Koro Navarro); 18:30ean, Nor, Irati Goikoetxea (Irrimarra); 19:00etan, Presbiziak lagundu omen digu, Edu Zelaieta; eta 19:30ean, Monogamoak, Iñigo Astiz.

  • 17:30. Inuksuit ikuskizuna, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Patxi Zubizarreta, Maddi Oihenart, Antton Valverde, Mintxo Cemillan eta Malen Fernandez de Larrinoa. Sarrera: 5 euro.

  • 22:00. Galbahea: Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko ikuskizuna, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Gotzon Barandiaran, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra, Uxue Garcia, Mariana Blanco, Amaia Garcia eta Lander Bilbao. Sarrera: 7 euro.

Maiatzak 26, igandea

  • 12:00. Gehiago gustatzen zitzaidan aurreko zure liburua saioa. Parte hartzaileak: Gorka Arrese, Harkaitz Cano eta Maite Larburu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide