'Champions Bowl' tenis txapelketa jokatuko dute asteburuan

Julene Sorarrain 2024ko maiatzaren 23a

Inaxio Illarramendi kirol zinegotzia, Saskia Bertelink Golf Klubeko presidentea eta Adolfo Gomez Pinter, Donostiako eta Zarauzko proben zuzendaria. (Udala)

Zarauzko Golfeko kluba tenis txapelketaren egoitza izango da asteburuan zehar. 11 urtetik 16 urtera bitarteko haurrak lehiatuko dira. Finalak igandean jokatuko dituzte.

Champions Bowl tenis txapelketa Europa mailan jokatzen duten lehiaketa da. Aurten, hamazazpi herrialdetan ari dira jokatzen, bakoitzak bere zirkuitua du, eta, Espainian, hamasei hiritatik igaroko da; tartean Zarauztik. Tenislari onenak Kroaziako Porec hirian jokatuko duten finalera sailkatuko dira.

Asteburu honetan, Zarautzen ez ezik Donostian jokatuko dituzte zirkuituko partidak. Adolfo Gomez Pinterrek, Pinter Tennis klubeko eta Donostiako eta Zarautzeko proben zuzendariak antolatu du txapelketa eta Saskia Bertelink Zarauzko Golf Klubeko presidentearen, Beatriz Aseguinolaza gerentearen eta Inaxio Illarramendi Zarauzko Kirol zinegotziaren laguntza izan du. Gomezek azaldu duenez, Donostiako eta Zarautzeko klubek duela bi urte jokatu zuten lagunarteko lehiaketa izan zen abiapuntua: "Harreman estua sortu genuen eta zirkuitu hau egiteko aukeran pentsatzen hasi ginen. Beatriz eta Inaxiorekin hitz egin genuen eta urte amaieran hasi ginen antolaketa lanetan, txapelketa hona ekartzeko. Teniseko pistak konpondu behar izan ditugu, txapelketarako ondo egon daitezen".

"Orain dela bi urte lagunarteko lehiaketa bat antolatu genuen Donostiako eta Zarautzeko klubek. Horri esker harreman estua sortu genuen eta zirkuitu hau egiteko aukeran pentsatzen hasi ginen. Beatriz eta Inaxiorekin hitz egin genuen eta urte amaieran hasi ginen antolakuntzarekin, txapelketa hona ekartzeko asmotan. Teniseko pistak konpondu behar izan ditugu, txapelketarako ondo egon daitezen" azaldu du Gomezek.

Parte hartzaileak Espainiako 11 urtetik 16 urtera bitarteko gazteak dira eta herriko tenislaririk izango da tartean. Zentzu horretan, Pinter Tennis Klubeko zuzendariak zehaztu du federatu egin behar izan dituztela parte hartu ahal izateko: "Sailkapen bidez ahalbidetzen zaie lehiaketan sartzea, eta hortik aurrera, kanporaketekin hasiko dira. Hamasei haur arituko dira kategoria bakoitzean. Gurean jokatuko duten txapelketan mutil gazteenek eta 16 urtez azpiko neskek jokatuko dute; izan ere, modu honetan pistak ahal den hoberen zainduko ditugu".

Pinter Tennis Klubeko zuzendariak azaldu du Zarauzko haur batzuk federatu egin behar izan dituztela txapelketan parte hartu dezaten: "Klasifikazio bidez ahalbidetzen zaie sarrera lehiaketan, eta hortik aurrera, eliminazioekin hasten gara. 16 haur daude kategoria bakoitzean. Hemen burutuko den txapelketan mutil gazteenek eta sub 16ko neskek jokatuko dute. Izan ere, modu honetan pistak ahalik eta hobetoen mantenduko ditugu".

Bertelinkek, bere aldetik, gaineratu du "plazera" izango dela txapelketa hartzea: "Klubeko pistek eskaera handia dute eta azken urteetan asko areagotu da erabilera. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiot udalari, gurekin elkarlanean aritzeagatik eta pisten berrikuntzan laguntzeagatik".

Kirol zinegotziak azpimarratu du, halaber, lehiaketak "herri mailan ikusgarritasun gutxiago duten kirolak sustatzeko" aukera emango duela: "Bidea zabaldu nahi diegu Zarauzko gazteei datozen urteetan tenisa beste era batera ikus dezaten, kirola praktikatu dezaten eta instalazio paregabe hauei erabilera eman diezaieten. Txapelketa hau askoren artean lehena izatea espero dugu".

Lehiaketa ikustera bertaratu nahi dutenek sarrerak Champions Bowl txapelketaren webgunean erosi ditzakete. 9 eta 10 urtez azpikoen partidek 25 euro balio dituzte eta 11 eta 16 urtez azpikoenak 30.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide