Haize-Orratz Gaztelekuak 25. urteurrena ospatuko du larunbatean

Julene Sorarrain 2024ko maiatzaren 24a

Zarauzko gaztelekua sarrera. (Hitza)

Gaztelekuko antolatzaileek hainbat jarduera antolatu dituzte herriko gazteentzat, besteak beste, jolasak eta lunch bat. Ekitaldia 16:30tan hasiko da, gaztelekuan bertan.

Maiatzaren 8an bete zituen 25 urte Zarauzko Haize-Orratz Gaztelekuak eta, urteurrena dela eta, ospakizun bat antolatu dute gazteentzat larunbat honetarako. 16:30etan emango diote hasiera ekitaldiari aurkezpen labur batekin Gaztelekuko kantxan. Jarraian, gazteentzako hiru bat jolas prestatu dituzte eta amaitu ostean, lunch bat eskainiko zaie.

Antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute "Udalak bere garaian apustu handia" egin zuela horrelako eremu bat sortzeko, eta "benetako altxor bat" dela herriko gazteek horrelako espazio bat eskura izatea.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide