Txaparrotan umeen txapelketan izena emateko epea, irekita

Mireia Galarza Bastida 2024ko maiatzaren 21a

Txaparrotan txapelketan umeak, 2022an. (Zarauzko Hitza)

Helduek, berriz, hilaren 28tik aurrera izango dute izena emateko aukera. Txapelketa ekainaren amaiera eta uztailaren hasiera bitartean jokatuko dute.

19. Hondartzako Eskubaloi Txapelketa ospatuko dute aurten ere. LH3tik eta DBH2ra bitarteko haurrek gaurtik maiatzaren 26ra bitartean eman ahalko dute izena, eta helduek, berriz, maiatzaren 28tik ekainaren 2ra bitartean.

Txapelketaren datak ere zehaztu dituzte. Haurrek ekainaren 29 eta 30eko astebukaeran jokatuko dituzte partidak, eta helduek aldiz, uztailaren 6 eta 7ko astebukaeran. Urtero bezala, txapelketa Desertu Txikian egingo dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide