Salbideko Udaberri festa ospatuko dute larunbatean

Julene Sorarrain 2024ko mai. 21a, 09:00

Jalgi dantza taldekoak Salbideko Udaberri festan. (Zarauzko Hitza)

Dantzak, jolasak eta musika izango ditu aurtengo festak. Arratsaldean, IV. Mus Txapelketa jokatuko dute auzoko tabernetan.

Salbide auzoko elkarteak Udaberri festa antolatu du. Larunbatean zehar, hainbat ekitaldi egingo dituzte auzoko parkean eta inguruko tabernetan. 

Mus txapelketa

Arratsaldean, 16:00an, Salbideko IV. Mus Txapelketa hasiko da. Izen-ematea lehenago egin beharko da auzoko parkean, 15:30tik 15:50ra bitartean. Partidak Salbide eta Lapotx tabernetan eta Aterpe kafetegian jokatuko dituzte.

Sarien artean, irabazleei 190 euro, txapelak eta garaikurra emango zaie eta bigarren postuan geratzen direnei, 140 euro eta garikurra.

Hurrengo zortzi bikoteei bientzako afaria oparituko zaie herriko tabernatan erabiltzeko. Auzoko lehen bikoteari 4 gosari emango zaizkie Aterpe kafetegian baita oroigarriak ere. 

Egitaraua

11:30. Euskal Dantzak Jalgi dantza taldearen eskutik.
Ondoren, hamaiketakoa.
12:00. Bizi-Lore gunean jolasak eta marrazki txokoa adin guztietarako.
15:30-15:50. Salbideko IV. Mus Txapelketako izen ematea.
16:00. Salbideko IV. Mus Txapelketa.
19:00. Musika DJ M3ren eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide