Amenabarren igoera fasea

Merezitako festarekin ospatu du igoera Amenabarrek

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mai. 20a, 10:15

Udaletxean egin zioten harrera talde osoari, eta, handik Santa Marinara mugitu ziren jokalariak eta zaleak kalejiran.

Eskubaloiko Lehenengo Maila Nazionaletik zilarrezkoa igotzea lortu duten Amenabar Zarautzeko jokalari, entrenatzaile nahiz laguntzaileak gogotik ospatu zuten atzo arratsaldean eguerdian eskuratutako lorpena. Asteburu osoan lagun izan dituzten zaleak ere ez ziren falta izan, noski.

Lege Zaharren Enparantzan elkartu ziren guztiak 19:00etan eta jai giroan udaletxeko pleno aretora igo ziren taldeko ordezkariak. Han, udaleko alderdi guztien aitortza jaso zuten Xabier Txurruka alkatearen ahotik. Jarrain, balkoira atera ziren plazan bildutako herritarrak agurtzera. Xuban Manterola jokalariak mikrofonoa hartu eta taldeko jokalari guztiak aurkeztu zituen banan-banan, tonu umoretsuan, eta, ondoren, gauza bera egin zuen entrenatzailearekin eta haren laguntzaileekin.

Udaletxeko harrera ekitaldia amaituta, herritarrek pasilloa egin zieten txapeldunei, eta, Santa Marina kalera joan ziren Zarauzko Musika Bandak girotutako kalejiran festa bertan jarraitzeko. Hara iritsitakoan, Amenabarreko jokalariak izan ziren pasilloa egin zutenak; Ciudad Realen (Gaztela Mancha, Espainia) estatuko eskubaloi sektorea jokatu ZKEko infantil mailako neskei, hain zuzen ere. Santa Marinako oholtzara igo ziren neska infantilak, eta ondoren Amenabarrek hartu zieten lekukoa. Dena den, festa ez zen bertan amaitu, gauean ere luzatu zutelako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide