Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako abesbatzak hainbat jarduera egingo ditu aste honetan zehar.
Maiatzaren 23an, ostegunean, perkusio emanaldia egingo dute Musika Eskolako aretoan, 18:30etan; maiatzaren 25ean, larunbatean, eskolako ikasleek eta irakasleek Ibarra-Tolosako Musikaldian hartuko dute parte , besteak beste, bandan, orkestran, abesbatzan eta baita trikitixa jotzen ere; eta maiatzaren 26an, igandean, koruko ikasleek Donostiako Zorroaga elizan egingo den Haur Abesbatzen XVI. Topaketan abestuko dute, 11:ootan.