Prebentziorako eta lehen sorospenerako teknikak erakutsi dituzte malekoian

Jabi Gonzalez Toston 2024ko maiatzaren 18a

Malekoian jarri ditutzen laarrialdi zerbitzuetako erakundeen postuak. (Utzitakoa)

Larrialdi zerbitzuetan aritzen diren hainbat elkarte eta erakundek parte hartu dute, eta, hainbat herritar bertaratu da.

Zarauzko Udalak eta larrialdi zerbitzuek antolatuta, hil ala bizkiko egoeren aurrean nola jardun erakusteko saioak eskaini dituzte gaur malekoian. Guztion Eskuetan kanpainaren barruen egin dute eta Gurutze Gorriko, DYAko, Osakidetzako, SOS Deiakeko, Ertzaintzako, Suhiltzaileetako, udaltzaingoko eta Zingira Zarautz Babes Zibileko ordezkariak aritu dira azalpenak ematen.

Bertan egin dituzten jardueren artean, bizikleta istripu baten simulazioa egin dute eta  formakuntza saioak eskaini dituzte. Desfibriladorea erabiltzen erabiltzen erakutsi diete bertaratuei, esaterako. Eguraldia lagun, hainbat lagun animatu da egitasmoan parte hartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide