Suertefarik irabazi du SKAPAko Futbito Txapelketa

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mai. 19a, 11:00

0-2 gailendu zaio Ligako finalean Sagastiri. Kopan, berriz, Tupu taldeak nagusitu da. Bederatzi taldek hartu dute parte guztira eta giro onean aritu dira.

SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak antolatuta, areto futboleko txapelketa jokatu zuten atzo Sagasti plazan (plaza gorria). Bederatzi taldek eman zuten izena, orotara, guztiak ere mistoak, eta hiruko multzotan banatu zituzten antolatzaileek. Multzo bakoitzeko lehenengoa eta bigarren sailkatutakoen artean onena Ligako finalaurrekoetara pasatu ziren, eta, gainerakoek kopa jokatu zuten, batek salbu; izan ere, zuzenean kanporatu zuten multzoen fasean gol gehien jaso zituen taldea.

Hala, Sagasti eta Suertefari taldeek jokatu zuten Ligako finala eta bigarrengoa gailendu zen 0-2. Kopako finala, aldiz, Tupuren eta Kirikochoren artekoa izan zen eta lehengoak irabazi zuen 3-0.

Emaitzaz harago, parte hartzaile guztiak gustura aritu ziren, eta, txapelketa amaitutakoan hamaiketako ederra egin zuten, plaza gorrian bertan, denak elkartuta. Ondoren, Santa Marinan jarraitu zuten festa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide