Euskal Jai eguneko mendeurrena dela eta, Zarauzko Udalak logotipo berria diseinatzeko lehiaketa antolatu du. Proposamenak aurkezteko epea gaur irekiko da eta maiatzaren 24ra arte izango da, datorren ostiralera arte. Lanak Zarauzko Turismo Bulegoan (Kale Nagusia, 30) aurkeztu beharko dira pendrive batean.
Egileek bi modutara aurkeztu beharko dituzte euren lanak: bata, "100 urte" erantsita, eta bestea, "100 urte" erantzi gabe, beste urteetako ekitaldietan erabili ahal izateko. Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Logo irabazlearen sortzaileak 2.500 euroko saria jasoko du, eta epaimahaiaren erabakia ekainaren 3tik 9rako astean argitaratuko du udalak.
Informazio gehiagorako, Zarauzko Udaleko Ekitaldi eta Jaietako Departamentura jo daiteke (Kale Nagusia, 30) baita 943-00 51 19 telefono zenbakira deitu edo jaiak@zarautz.eus posta elektronikora idatzi ere.