Iruretagoiena aditu den gaiari buruz aritu da solasean, bere jardunaren nondik norakoen berri emanez, baita eskalatzaileen lesioen eta diagnostikoen xehetasunak azaltzen ere. Komunikatzaile dohainak ditu, eta gauzak argi eta garbi esplikatzeko gaitasuna du. Beraz, ez da harritzekoa handik eta hemendik –hainbatetan atzerritik– deitzea hitzaldiak eskaintzeko.