SOS Rafah. Stop genozidioa lelopean Palestinako genozidioa gelditzeko eskatu dute gaur goizean eskualdeko zenbait langilek. Hain justu, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuak izan dira gaurko mobilizazioak deitu dituztenak, eta, besteak beste, Zarauzko KSB Itur enpresako langileek egin dute bat deialdiarekin.
Su-eten iraunkorra, elkarrizketaren bidez negoziatutako konponbidea eta euskal erakundeen eta Nazioarteko Zigor Auzitegian Israelen aurka Espainiako Estatuaren esku-hartzea eskatu dituzte.