Gipuzkoako Urak partzuergoak aurrera jarraitzen du joan den martxoaren hasieran abiatutako lanekin, herriko ur hornidura sektoretan banatzen ari dira, eta, egin beharreko jarduerak garatu ahal izateko ur mozketa gehiago egin beharko dituzte bihar, 08:30etik 12:30era. Partzuergoak zehaztu duenez, San Frantzisko, Zigordia, Salegi eta Gipuzkoak kaleetako hainbat eraikinetan izango du eragina etenaldiak.
Nolanahi ere, partzuergoak azaldu du gerta litekeela lanak lehenago amaitzea, eta, ondorioz, zerbitzua adierazitakoa baino lehenago berrezartzea. Kontrara, lanak luzatzen bazaizkio jakinarazi du 900-32 22 22 edo 943-00 22 22 telefono zenbakietara deitu dezaketela herritarrek mozketaren berri zehatzagoa izateko. Halaber, ohartarazi du ur mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio gertatu daitezkeela zerbitzuan.
Mozketak aipatu kaleetako honako zenbaki hauetan izango du eragina:
- San Frantzisko kalean: , 3, 5, 6, 9, 13, 17, 19, 21 eta 23 zenbakietan.
- Zigordia kalean: 31 zenbakian.
- Salegi kalean: 1 eta 3 zenbakietan.
- Gipuzkoa kalean: 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 22, 24, 26, 28, 30 eta 32 zenbakietan.