Txinpirin eta Zarazte abesbatzetako gazteek emanaldia eskainiko dute igandean

Julene Sorarrain 2024ko maiatzaren 17a

Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak. (Zarauzko Hitza)

Udaberriko Kontzertua Iñurritza auzoko parkean egingo dute, Xabier Egañaren muralaren azpian. Emanaldia 12:30ean hasiko da.

Zarauzko Abesbatzako kide diren bi abesbatza gazteek Udaberriko Kontzertua emango dute maiatzaren 19an, igandean, Iñurritza auzoko parkean. Txinpirin abesbatzako 7 eta 10 urte bitarteko eta Zarazte abesbatzako 11 eta 20 urte bitarteko gazteek abestuko dute.

Kontzertua beste urteetan ere egin izan dute herriko leku ezberdinetan. Iaz, Santa Marinako plazan abestu zuten bi abesbatzek eta aurreko urteetan Villa Mundako parkean eta Zelai-Ondon ere izan dira. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide