Urtero bezala, Zarauzko Udaleko hainbat departamentuk eskaintzen dituzten dirulaguntza desberdinak argitaratu dituzte. Interesdunek Udalaren webgunean aurki dezakete deialdi hauen inguruko informazio guztia baita, betebeharrak, epeak eta hauek eskatzeko argibideak ere.
Gizarte politiketan emango dituzten dirulaguntzak izango dira hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuetarako, udalerrian bertan eraldaketa sozialerako heziketa eta sentsibilizazio proiektuetarako, gazte kooperanteentzako eta gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten elkarteentzako. Euskararen arloan, laguntzak emango dira euskara ikastaroak egiteko, euskararen erabilera sustatzeko eta errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko.
Dirulaguntzak emango dizkie ere kirol elkarteei, udalerriko ikastetxeek programa osagarriei eta irabazi asmorik gabeko kultura edo gizarte elkarteei.