2024/05/21 08:30 - 20:00

Jaiak

Egitaraua: Santa Marina Jaiak

Egitaraua: Santa Marina Jaiak
Santa Marina kalea, Zarautz

08:30. Kanpai errepika eta suziriak Santa Marina eguna iragarriz. Ordu berean, meza nagusia izango da Santa Marina ermitan. Era berean, Goizeko Ihintza txistulariak kaleak girotzen ariko dira.
Jarraian, Kirkilla jatetxeak eskainitako txokolate jana, eta trikitilariak auzoan zehar.
11:00. Urtero bezala, jubilatuentzat hamaiketakoa Arkaitz-Mendi elkartean.
18:00-20:00. Gauargi taldearen emanaldia gazteentzat eta haurrentzat.
Jarraian, Santa Marina jaietako boletoen zozketa eta urdaiazpiko apustuaren irabazlea iragarriko dituzte.
Ondoren, festei amaiera emateko, sardinaren ehorzketa egingo dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide