Errepide ertzeko lur erauzketako ezkerraldeko ezpondako lanak direla eta, N-634 errepideko ezkerreko erreia itxiko dute larunbatean eta igandean Gaztetape hondartzaren parean. Zumaiara joateko bidegurutzearen inguruan egingo dituzte lan horiek.
Leku horretako zuhaitzak garbitu eta kenduko dituzte egun horietan, eta hori dela eta, larunbatean 08:00etatik 15:00etara eta igandean 08:00etatik 20:00etara, noranzko bakarreko txandazkako zirkulazioa jarriko dute eremu horretan.